XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

JAINKO-HERRIAREN OTOITZA

303. Hitzaren liturgia eta fede-aitormena egin, ondoren, Jainko-herriaren otoitza egiten da, honelatsu:

Senideok: Gurutzean jasoa izan den bere Semearengan salbamena eta betiko bizia eskaintzen dizkigun Jainko gure Aitari egingo diogu orain otoitz, mundu osoaren eta gizaki guztien alde.

- Jesusen gurutzearen bidez, gorde dezala Eliza sinesmenean sendo, itxaropenean zintzo eta maitasunean iraunkor, eska diezaiogun Jaunari.

- Jesusen gurutzearen bidez, eman diezazkiela herri guztiei elkarren arteko adiskidetasuna eta bakea, gizaki guztiak beren nortasun eta askatasunaren jabe izan daitezen, eska diezaiogun Jaunari.

- Jesusen gurutzearen bidez, eman diezazkiela gaixoei osasuna eta eramanpena, zapaldu eta gatibuei askatasuna, eta sufritzen dauden guztiei barne-laguntza eta adorea, eska diezaiogun Jaunari.

- Jesusen gurutzearen bidez, eman diezagula hemen bilduta gauden guztioi, egunero geure gurutzea hartu eta Berari jarraitzeko indarra, batez ere behartsu eta baztertuen zerbitzuan, eska diezaiogun Jaunari.

Hau da, Jaungoiko gure Aita,
Zuk onartuko duzun ustetan,
egun honetan egiten dizugun otoitza;